Free cookie consent management tool by TermsFeed
Atzera

Bergarako Udalak eta Enpresare elkarteak hitzarmen berria sinatu dute 2025. urterako

Asteazken honetan sinatu dute hitzarmena Bergarako alkate Gorka Artolak eta Enpresare elkartearen lehendakaria den Alain Vivasek.

Hitzarmen honen bidez, bertako enpresa sarea indartzeko eta komunitatean inpaktu positiboa izateko helburu estrategikoa lortzen da. Enpresare Elkartea gaur egun 26 kide ditu, eta enpresen arteko harremanak sendotzen laguntzen du, baliabideen partekatzea sustatuz eta sinergiak sortuz. Hau bereziki garrantzitsua izan daiteke enpresa txiki eta ertainentzat, tokiko ekonomian ardatz nagusiak direla eta.

Gaur egun egiten ari diren jardueren jarraipena beharrezkoa ikusi dute bi aldeek. Proiektua eta enpresa foroak martxan daude eta baita enpresekin lan taldean partekatutako eta bakarka jorratzen ari den ibilbidea ere.

Dirulaguntzak ekimen berritzaileak martxan jartzea ahalbidetu dezake, enplegu aukera berriak sortuz eta dagoeneko dauden lanpostuak mantendu eta indartuz. Bergarako biztanleentzat lanpostuak hurbilago izateak eragina izango du ongizate sozial eta ekonomikoan. Horrelako elkarte batek herriko enpresa eta udalaren arteko harreman hurbila izaten laguntzen du.

WhatsApp Image 2025-02-05 at 14.16.35.jpeg

Enpresare elkarteak proiektua kudeatzen jarraitzeko aurkeztutako proposamena begi onez ikusi du elkarteko Zuzendaritza komiteak: Miguel Altuna Institutua, Grupo TTT SA, Lazpiur SA, Tornilleria Segur SA, Zerbimek SL, Embalan3 Sl, Gehiber Machined Components SAL, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentzia, Bergarako Udalak eta baita elkarteko bazkideek ere.

Hitzarmen berri honen bitartez, Bergarako Udalak 30.000 euro eskainiko dizkio Enpresare-ri, proiektu berrien bitartez Bergarako eta inguruko enpresen arteko elkarlana bultzatzen jarraitu, beste erakunde eta agenteekin erlazionatu eta lankidetza sustatzeko. Guzti honen helburua udalerriko enpresen jarduera ekonomikoa sustatzea izango da. Udalaren inplikazioak, tokiko enpresa sarea sendotzeko konpromisoa erakusten du eta lankidetza publiko-pribatua sustatzeko interesa.

Posted on ots. 05, 2025